jueves, 2 de abril de 2015

IKASKUNTZA IRAKASKUNTZA PROZESUA


ZER DA IKASTEA?

Eraikuntza pertsonalean oinarritzen den prozesu aktibo bat dela ulertzen da. Pertsonaren ikuspegi osoa eta integrala kontuan hartzen duena, garapen guztia, eta ez soilik kongnitiboa. Ikasketa hau kolektiboak egiten da, elkarrizketa dialogikoan oinarriturik egiten den prozesu interaktiboa da, elkarrengandik ikasten dugu. Ikasketa hau beharretatik eta nahietatik abiatzen da eta egindako galderen arabera aurrerapasuak ematen dira prozesuan. Ikaskuntza eskolan eta eskolaz kanpo ingurune guztian gauzatzen da, eta kolektiboan egiten denez, soziala da.

Guzti hau ikaslea bizi eta garatu den testuinguruan kokatu behar dugu. Horrela, aurrezagutzak prozesu honen eskeman oinarrizkoak direla ulertzen da. Hauek, ezagutza berriekin kontaktuan jartzean, aldatu edo egokitu egiten dira desoreka bat sortuz eta eskema berriak sortzen ditugu.
Isabel Solé-ek aipatzen duen gisa, kalitatezko hezkuntza bere gaitasunen arabera ahal duten guztia ikastea bada, bultzatu beharreko ikaskuntza sakonekoa da. Hain zuzen ere, ikaskuntza mota honek bermatzen du ikasleak ikasteko gogoa izatea, errealitatearekin erlazioak egitea, esanahiak ulertzen saiatzea, dakienarekin eta ikasitakoarekin erlazioak egitea... Dena dela, hau gerta dadin, ikas-irakas prozesuan baldintza batzuk eman behar dira. Baldintza hauei hurrengo atalean egingo diet erreferentzia.




ZER DA IRAKASTEA?

Zenbait autoreren arabera, irakastea, ikasleari garapen pertsonala bermatze bidean, errealitatea ulertu eta bertan haritzeko ikasketa prozesuan laguntzea da.
Beraz, behin eskolaren antolaketaren irudia osatuta, irakastearen definizio orokor hori konkrezioetara jeitsi eta ingurune horretan irakasleak ikasleekin duen hartu-emana zehazten saiatuko naiz.
Lehenik eta behin, bizitza eta gizartea ulertzeko gakoetan norberak egin beharreko ariketa normala eta anormala kontzeptuekin lotua dago. Gelako ikasleekin anormalak eta normalak, ziontzoak eta gaiztoak, normalak eta “bereziak”...banaketak egin beharrrean, normalatasuna aniztasuna dela barneratzen saiatu behar gara. Hau ez da egun batetik bestera egiten eta sarritan gogorarazi beharreko kontua izan beharko da.
Behin, inklusioaren oinarria barneratuta, irakasle batek duen erronka nagusiena gelako giroa zaintzean dagoela ulertzen dut. Hau da, ikasleek esperientzia pozgarri eta atsegin bat bizi dezaten saiatu behar da irakaslea. Horretarako, modu eraikitzailean irakatsi behar dugu. Beste ezer baino lehen entzuten dakien eskola edo irakaslea izaten ikasiz. Irakasle batek badaki ikasleek badituztela aurrezagutza batzuk, beraz ikasleei entzunez, hauek non dauden jakin behar du. Nola dakite? Zer dakite? Horrela, ikaslearen testuingurua, bizipenak, ikasgelan sartzen dira. 

El educador que necesitamos para el siglo XXI. Francesco Tonucci 
https://www.youtube.com/watch?v=qCmVh-6SGkw