Ikerketa hezkuntzan
XXI. mendeko hezkuntzaren ardatz nagusienetako bat irakaslearen etengabeko hausnarketa eta izaera kritikoa sustatzean datza. Irakaslearen jarduna etengabe berraztertzeko beharra dago, bere lana burutzen duen errealitatera moldatu eta honi ahalik eta era eraginkorrean erantzuteko. Jarraian ikusgai dagoen bideoak era argigarri batean azaltzen du ideia hauek.
Baina irakasleak bere burua eta jarduna aztertu eta hobetu behar duela esatea ongi dago, baina nola egin hau? Zein bidetatik? Aditu eta ikertzaile ugari saiatu dira galdera, baina guk arlo honetan, praktika gogoetatsua deritzona defendatzen dugu.
Praktika gogoetatsua
Izenburuak
dioen bezala, jarraian datozen lerroak, praktika-gogoetatsuaz arituko dira. Baina zer
da eta zertarako? Irakasle ikertzailearen lanerako ardatz nagusia praktika gogoetatsua deritzona da. Bere egunerokotasuna finkatuko duen oinarria izan behar delarik.
Jardun honen helburua, irakasleak euren
eguneroko jarduna era kritiko batean aztertuz (ekintzen ikerketa), beraien
ekina hobetuko dituzten berrikuntzak txertatzea da irakaskuntza prozesuan.
Horretarako, irakasleak ikerlari funtzioa izan behar du, hots, bere praktika
guztia aztertu behar du eta bertan aurkitzen dituen akats edota gabeziei
erantzun. Hau da, helburua ikasiz ikastea litzateke. Ondorioz, irakasleak
ikerlari bilakatuko dira, beraien eguneroko jardunean.
Hau guztia aurrera eramateko,
beharrezkoa da ikerkuntza prozesua edota praktika-gogoetatsua bideratuko duen
metodologia bat garatzea. Baina lehenik eta behin, beharrezkoa da metodologia
horrek izan behar dituen helburuak zehaztea. Metodologia hau, gai izan behar da
prozesua burutzen ari den pertsonak konpetentzia berriak barneratzeko, bere
aurreko jakituria eta praktikan oinarritzen direnak. Baina hauek ez dira
bakarka garatu beharrekoak, baizik eta ikastetxeko kideon arteko interakzio
sozialak garatuko dituen jakituriak
dira, azken finean prozesu hau praktika kolaboratibo bat izan behar delako.
Denon arteko ikerketa eta jakiturien interakzioaren ondorioak aberatsagoak
izango dira eta konpetentzia.
Ez da ahaztu behar ere, prozesu
guzti hau ziklikoa dela, hau da, ez duela amaierarik. Beraz, praktika hau gure
pedagogo bilakaera guztian garatu beharreko zerbait izan beharko litzateke. Praktika gogoetatsuaren azalpen
labur honen ostean, jarraitu beharreko metodologia azalduko dugu.
Horretarako hainbat teknika ezberdin daude, baina hemen azalduko
dena ALACT deiturikoa da, ingelesezko akronimoa, Ekin (action) - Egindakoa aztertu (looking back to the action) – Kontzientziatu
(awareness of essential aspects) – Ekintza alternatiboak eraiki (creating
alternative methods of action) – Entseatu (trial) pausoetarako. Prozesu
guzti hau, praktikaren obserbazioan oinarritzen da.
Korthagenek (2001) garatutako teknika hau, bost pausotan banatzen
da, eta ikerketa hau burutzeko behar ditugun datuak jasotzeko erabili ahal
diren tresnak ugariak dira (klaseak grabatzea, egunerokoak…), baina hemen
erabiliko dena egunerokoa izango da, irakasleak, klasean ematen dena idatziko du,
bere jardun praktikoaren nondik norakoak islatzeko helburuarekin.
Nahiz eta bost pauso diren zehaztu dugun, 0 pauso bat ere txertatu
dugu, prozesua garatu ahal izateko egoera bat sortzea helburu izango duena.
0.
AURRELANKETA
Praktika-gogoetatsua hasi aurretik,
beharrezkoa da lehenik eta behin irakasleari oinarri teoriko eta praktiko
batzuk eskaintzea bere burua eta bere kideena aztertu ahal izateko, beraien
garapen profesionalaren ikuspuntutik. Gogoeta egiteko eta ikerketa-praktikak
burutzeko instrumentuak ere bereganatu behar dituzte, hauek denak beraien
arteko kolaborazioaren ikuspuntutik garatu beharko dituztenak.
Baina, hau guztia ezin da garatu
irakasleak berak aldaketaren beharra sentitzen ez badu, eta ikerketa bere lan
egiteko modua hobetzeko tresna gisa ulertzen ez badu, beraz ikuspuntu hau argi
duela ziurtatu behar da.
1.
EKIN
Prozesuaren abiapuntua da.
Pertsonaren esperientzia eta ekintzak dira, era intuitibo eta inkontzientean
burutzen dituenak.
2.
AZTERTU
Egindakoaren gainean ezartzen da
helburua atentzioa, kontzientziazio prozesu bati hasiera emanez.
Praktika-gogoetatsua garatzeko,
fase honetan irakasleak, eguneroko edota noten koaderno bat erabiliko du.
Bertan, irakasleak klasean egindakoaren gaineko gogoeta edota hausnarketa bat
burutu beharko du, berau, klase bakoitzaren ostean egitea komeniko litzateke
edota denbora tarte laburretan (pare bat aldiz astean).
Honen helburua, bere jardueran
ematen diren une edota gertaera nagusiak plasmatu beharko dira. Hauek bi
eratakoak izan daitezke, irakaskuntzarekin zerikusia dutenak (ikasgaiaren
gaineko metodologia egokia bai/ez, kontzeptuen barneratzea), edo ikasle zein irakaslearekin
erlazioa dutenak, hau da norbanakoaren edo kolektiboaren arlo psikologiko edo
sozialarekin erlazioa dutenak (jarrerak…)
3.
KONTZIENTZIATU
Atzera botatako begiradaren
ostean, pertsonak bere praktikan burutu behar dituen aldaketez ohartzen hastea da
fase honen xedea.
Horretarako, egunerokoa hartu eta
atzera bota behar du begirada, horrela, bere bilakaeraren prozesua ikusi ahal
izango duelarik. Sumatuko du, arazo edo gatazka batzuk behin da berriz agertzen
direla, eta horien jatorri eta zergatiez ohartzen hasiko da. Fase honetan eta
datorrenean (Alternatibak erakin), irakasleek oinarri teoriko eta kontzeptualak barneratu beharko dituzte, bai arazoak era egoki batean identifikatzeko, baita
beraien alternatibak oinarri bat izan dezaten.
4.
ALTERNATIBAK
ERAIKI
Behin bere praktikan aldatu behar
dituen alorrak argi dituela, era kontziente batean fazeta horiei alternatibak
aurkitu eta metodo berriak eraikitzen dira.
Horretarako, nahiz eta irakasleak
norbanako bezala burutu dezakeen hau, praktika kolaboratiboa lehenestea
litzateke egokiena. Gogoeta eta alternatibak, norberak burututakoak baino
aberatsagoak izango baitira beste kideekin elkarganatu ezkero.
Guzti hau egiteko, irakasleak
elkar batu eta hausnartu behar dute. Prozesu honetan, irakasle bakoitzak ondorioztatu
dituzten kontzeptuak plazaratuko dituzte eta denen arteko elkarlanaren
bitartez, aterabideak aurkitzeari ekingo diote.
Prozesu honek gune ezberdinak
izan ditzake:
· Materia bereko irakasleak: maiztasun nahiko handia izan beharko lukete
(hilabetean behin), beraien helburua, materia garatzeko egiten diren praktikak
egokia izatea litzateke.
· Kurtsoko irakasleak: kurtsoaren bilakaera
egokiaz arduratzea da helburua. Horretarako, kurtsoen faseen arabera biltzea
komeniko zen (hiruhilabetero, lauhilabetero)
· Ikastetxeko irakasleak: Ikastetxean, praktika
era egokian ematen dela eta berau ikuspuntu gogoetatsu batetik garatzen dela
arduratu behar dira. Horretarako kurtsoan behin batu.
5.
ENTSEATU /
EKIN
Azken pausoa litzateke eta era
berean lehenengoa ere, behin zikloa amaituta, ziklo berri bati hasiera emango
baitzitzaion, metodo berriak aztertu eta ebaluatzeari ekingo baitzaio.
Egoera ideal batean, egokiena Praktika Gogoetatsu bat egitea
litzateke, Schonek adierazi zuen bezala. Izan ere, ikasketa prozesua, praktika
simulatzen duten proiektuak gauzatzean oinarritzen baita, tutore eta kideen
arteko interakzioan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario