Ingurugiroarekiko eta norberarekiko ohitura desegokien zuzenketan
kontzientzia hartzea
Gizarteak, bizitzen ari den transformazio-prozesuan zehar hainbat
arazorekin topo egin du, besteak beste…
●
Ekonomiaren garapenak bultzatutako
kontsumismoa eta honen ondoriozko ingurumenaren kutsadura.
●
Teknologia berriek aisialdiaz
gozatzeko ekarri dituzten ohitura berriak, sedentarismoa eta obesitatea
bultzatuz.
●
Euskal kulturan “ohikoa” den
alkoholaren kontsumoa, gazte gehiagoren artean droga honen kontsumoa bideratuz.
Gatazka hauei aurre egiteko jomugaz, berrikuntza
proiektu bat proposatzen dugu. Honela, ikasturtean zehar,
arestian azaldutako arazoak ardatz bezala harturik, hainbat ekintza burutuko
dira ikastolako partaide diren guztiekin (ikasle, irakasle, guraso…).
HELBURUAK.
Helburu nagusia ikasleen ingurugiroarekiko eta norberarekiko ohitura
desegokiak zuzentzea eta ideia hauetan kontzientzia hartu araztea da. Bereziki
puntu edo helburu hauetan sakonduko da proiektua:
·
Planetaren egungo egoera dela eta,
gazteak kontzientziatu eta motibatu nahi ditugu inguru-giroaren alde jokatu
dezaten. Bizi garen gizarte kontsumista honetan egunero hainbat eta hainbat
zabor tona sortzen ditugu. Arazoa larria da eta zenbateko zabor hori gutxitzea
euren erantzukizuna da. Hortaz, murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea
ezinbestekoa dela ulertu behar dute, guztion etorkizuna haien eskuetan dago
eta.
·
Bizimodu aktiboa sustatu nahi
dugu. Ikasleak euren egunerokoan ariketa fisikoa burutzeak duen garrantziaz
kontzientzia hartu. Heziketaren parte izan behar du kirolak ere, gorputzaren
hazkuntza prozesuan norberak bere gorputza kontzienteki mugitzen jakin dezan.
Kontzientziazio prozesu honetan ezinbestekoa da gurasoen parte hartzea.
·
Alkohola eta orokorrean droga
kontsumitzeak sor ditzakeen arriskuen berri eman nahi diegu gazteei, beraien
kontzientzia piztu eta osasuna hobetzeko asmoz. Adingabeek alkohola
kontsumitzeak berehalako ondorioak izan ditzake, eta gainera, larriak, baita
ondorio kaltegarriak ere epe luzean, hala nola alkoholarekiko adikzio kronikoa.
Nerabeen garuna bereziki ahula da alkoholaren ondorioen aurrean. Azken urte
hauetan, azterlan zientifiko askok egiaztatu dute lotuta daudela nerabeen
alkohol kontsumoa eta kalte zerebrala. Beraz, egoera honen aurrean, gazteekin
gai hau sakonki lantzea ezinbestekotzat hartzen dugu.
JARDUERAK POSIBLEAK
Bigarren eskuko merkatua.
Helburua:
Erabiltzen ez diren gauzei bigarren aukera bat ematea, eta horrela
kontsumismoaren murrizketan laguntzea
Materiala birziklatzeko tailerra.
Helburua: Zabor
bihurtuko materialei erabilera ezberdina ematea.
Ginkana.
Helburua: Ikasleak
kirola egitea osasuntsu egoteko eta aldi berean naturaren aldeko ekintzak
aurrera eramatea.
Eskola kirolari buruzko hitzaldia.
Helburua:
Gaztetatik kirola egiteak ekartzen dituen onurez kontzientzia hartzea.
Ikastetxeen arteko Olimpiada.
Helburua: Kirola sustatuz,
taldelana, elkarrezagutza eta osasuna landu nahi dira.
Aldarrikapendun kamiseten egunak.
Drogen kontsumoaren inguruko hitzaldiak.
Irakasleen prestakuntza iraunkorra alkoholaren
prebentzioaren inguruan.
Helburua:
Irakasleen prestakuntza honen helburua ikastetxeko irakasle eta
orientatzaileentzako formazioa eskaintzea da, ikasleentzako programak era
egokian gauzatzeko, baita eguneroko gatazka eta egoerak modu hezgarri eta
positiboan aurrera eramateko.