Ikastetxearen helburuetako batzuk ikasleen baliabideekin lotuta daude, eskolaz kanpoko jardueretan azpiegiturak aberastearekin eta baita kurrikulumean teknologia berriak erabiltzearekin ere. Horretarako:
- ikasleak eta irakasleek beharrezko tresnak izan ditzaten lan egiten dute. Honela beraien arteko talde lana izan dezakete eta bakoitzaren ezagutza propioa eraikitzen lagunduko die.
- Teknologia berriek, ikus-entzunezkoek, software-ek, ordenagailuek, informazio sareek, eta abarrek ematen duten laguntzari esker aurkikuntzan oinarritutako ikasketa prozesuak sortzen dira. Modu berean, kalitate handiagoko lanak egiten laguntzen dute eta ideia nahiz kontzeptuetan sakontze maila handiagoa lortzea ahalbideratzen dute, baita hauen adierazpen hobea ere.
Kontzeptu edo ideia hau oso barneratua dago hezkuntza komunitatean. Hasteko eta behin gaien metodologia zein kontzeptu guztiak Moodleen partekatuta izan daitezke. Guraso-irakasle harremana ere internet bidez izan liteke, non guraso orok bere seme alaben etxeko zereginak, tutorearekin hitzarmenak, eta abar egin eta kontsultatu ahal dituen.
Ikasgaiak erakusteko edo lantzeko orduan teknologia edo aipatutako baliabideen erabilera ikastetxe guztian ondo zabaldua eta landua dago eta ikasgelako errealitatea oso berritua izan liteke.
Bestalde, baliabide hauen erabilera oso zabala da, liburuak kendu eta ordenagailuen erabilerari esker sakontzen dituzte ikasgaiak. Kontzeptu hau oso berria da. Gai honen inguruan, gukk irakasle aldetik gehiago sakondu dugun arren, errealitatean edo egunerokoan ikusi duguna aipatzerakoan, esan behar dugu teknologia proiektu hau ondo bideratzen ari direla ikastetxe asko eta asko, non besteekin partekatzen ari diren metodologia eta izandako esperientzia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario