domingo, 5 de abril de 2015

IRAKASLEAREN PERFILA






Irakasle izatea eta irakasle profila eraikitzea etengabeko lan bat da. Irakasleak momentuko gizarteari eta, beraz, momentu bakoitzeko ikasle perfilari erantzun behar dio. Horrek adierazi nahi du gaian aditua izateaz gain gai horiek gaurkotzeko betekizuna izan behar duela, garaiko gazteen jarrera eta errealitatea ezagutu behar duela, metodologia berriak ezagutzen jardun behar duela eta erronka berriei erantzuteko prestutasuna izan behar duela.

Irakasleak ikasleek eduki jakin batzuk barneratzeko erantzukizuna izateaz gain ikasle horiek autonomoak, kritikoak eta herritar arduratsuak izateko ardura ere badu. Irakasleak bere profilaren baitan balio batzuk izatea ezinbesteko da. Baina nola jakin zein balio diren egokienak? Eta nola bermatu irakasle guztiek balio beraren baitan jardutea? Galdera hauek eta horien erantzuna oso konplexua da. Erantzun zehatzik ez baldin badago ere bide horretan lan egiteko konpromisoa hartu behar dugula uste dugu. Horretarako irakasleen arteko lan harremanak sendotu eta indartzea ezinbesteko da.

Aipatutako erronka guztiei aurre egiteko irakasleak konprometitua, ikertzailea, berritzailea, integratzailea, kolaboratzailea, komunikatzailea... izan behar du. Izate ezberdin guztia hauek geureganatzeko apustu egin beharko dugu. Honela gizarteko arazo eta behar ezberdinei bide eman eta gizartearen eta hezkuntzaren eraldaketa bat posible izango da.

Erantzunkizun handia gurea ezta? Erantzun diezaiogun bada neurri bereko lankidetzarekin!






sábado, 4 de abril de 2015

Irakasleontzako IKT tresnak

XXI. mendeak, nahiz eta oraindik hamarkada t'erdiko bizitza izan, zeresan handia ematen hari da, urte gutxiren barruan aldaketa nabarmen ugari eman baitira gizartean bizitzeko eta erlazionatzeko erei dagokienez.

Hezkuntzan ere, poliki poliki eta uste baino erresistentzia handiagoarekin bada ere, aldaketa haizeak azken urteetan pilatu den hautsa arrotzen hasi dira eta badirudi mende berriari eta gaur egungo gizarteari begirako pedagogia baten baitan lan egiten hasi garela.
Aldaketa honetan, IKTak ezinbesteko tresna dira. Gaur egun, jakituria eta informazioaren bolumena hain da handia, non ezinbestekoak bilakatu dira informazioa aurkitu, artatu eta sailkatzeko tresnak. Horretaz gain, tresna hauei esker, klasean lan egiteko moduak iraultzeko aukera eskaintzen digute.

Hala ere, informazioarekin gertatzen den bezala, IKTen mundua ere izugarri hasi da azken urteetan, aplikazio eta tresna ugari sortzen direlarik urtero. Horrela, beharrezkoa izaten da norberak bere erabileraren arabera erreminta hauen sailkapen bat egitea, egokiagoa baita norbere beharren arabera tresna gutxi baina ongi erabilitakoak izan, aplikazio eta erreminta ugari erdizka erabiltzea baino. Sarean hainbat sailkapen aurki genitzake, aditu edota norbanako ezberdinek erabiltzen dituzten IKTak azaltzen direlarik, guztietatik sailkapen bat egin dugu, gure ustez erabilgarrienak iruditu zaizkigunak:
Gure buruei so egiten badiegu, ezin daiteke esan adituak garenik, hezkuntzaren arloan gure jakituria maila mugatua baita, hala ere, gutako norbanako bakoitzak tresna ezberdinak erabiltzen ditu, bakoitzak bere PLE (Personal Learning Enviroment) propioa duelarik. Adibide gisa, hemen doa txertatuta gutako batena:


Hezkuntzari dagokionez, gure eguneroko jardunean honakoak dira guk gehien erabiltzen ditugun tresnak, honek ez du esan nahi hauek direnik guztiak, baina esan liteke oinarrizkoenak direla:


Korreo elektroniko gisa erabiltzen dugun e-mail zerbitzua da. Informazio truke formalerako eta Google plataformari esker gainontzeko aplikazio ezberdinek elkar eragiteko.


Dokumentuak sarean egin eta editatzeko aukera eskaintzen du. Proiektuak (irakasle zein ikasleenak) era kooperatibo batean egiteko aukera eskaintzen du. Feedbackak jasotzeko aukera errazten du, edonorekin elkarbanatu baitaiteke.


Fitxategiak atzitzeko aukera ematen du, hodeian kokatuta dagoen biltegi honek, proiektu ezberdinetako daokumentu guztiak beti eskuragarri ditugularik. Gainera, norbere dokumentuen babes kopia bat egiteko aukera eskaintzen du. Google plataformari esker, dokumentu hauek editatzeko aukera dago.


DIIGO aplikazioari esker (Digest of Internet Information, Groups and Other Stuff ) bilaketak egiterakoan, interesgarritzat jotzen dugun guztia era ordenatu batean sailkatu genezake, bertako laster-markak gaiaren arabera sailkatuz. Aplikazio honi esker gainera, social bookmarking deritzona burutu daiteke, hots, norbanakoek elkarren artean eta taldeetan laster markak elkarbanatzea.


Scoop.it, dokumentuak artatzeko erabiltzen den tresna da. IKTak askotan, informazioa trukatu eta edukiak kudeatzeko erremintak izaten dira, baina eskuartean dugun tresna hau pausu bat haratago doa. Arlo honetan, guk geuk analizatu eta igotzen dugu aplikazio honetan agertuko den edukia, gainontzekoekin elkarbanatzeko.
                                                   http://www.scoop.it/

Feedly erabiltzea, batzailea deituriko webgunea da, guk hautaturiko informazio iturriak (blogak, webguneak…) modu automatikoan arakatzen ditu eta argitaratzen dutena erakusten digu era antolatu batean, izenburua, paragrafo bat eta bere lotura erakutsiz. Guzti hau, era automatikoan burutzen du, bere kasa.
                                                      https://feedly.com/

Irakasle zein ikasleei, informazioa eskuragarri eta eguneratua eskaintzea da niretzat tresna honek duen indargunerik nabarmenena. Azken finean, irakasleontzat auto-formakuntzarako tresna ezin hobea da, sare sozial honek duen izaera kolaboratiboa dela eta. Gainera, elkarlanean proiektu eta ideia berriak garatu eta eraikitzeko aukera eskaintzen digu.
                                                      https://twitter.com


Horretaz gain, irakasle gisa, Software Librearen aldeko autua egitea garrantzitsua dela deritzogu, hauek, era kolaboratibo batean sortuak daude eta komunitatearentzat eginak daude. Askotan uste da erreminta hauek beraien parekide komertzialak baino ahulagoak direla, baina erabiltzaileen ehuneko handi batentzat guztiz baliagarriak dira. Gainera, hautu kontziente bat ere izan behar dela uste dugu, izan ere informazioaren eta jakituriaren eraikuntza kooperatiboan sinesten badugu, hauek kudeatzeko tresnetan ere filosofia berebera erabiltzea litzateke egokiena.







HERRI CURRICULUMA


Euskal Herrian herritarrek kezka handia erakutsi dute hezkuntza kontuen inguruan eta modu aktiboan sustatu ditu hezkuntza egitasmo euskaldunak. Horren erakusgarri dira, hala nola, ikastola bakoitzaren inguruan herritarrek egin duten lan izugarria edota eskola publikoan euskarazko lerroak irekitzeko auzoz auzo egindakoa. Horren adibide da, baita ere, hezkuntza eremuko jaialdietan biltzen den jendetza. Hauen artean daude baita, azken urteotan herri eta ikastetxe desberdinetatik abiatutako egitasmo diren Herri Curriculumak.Gaur egun ikastetxeak barneratua duen Ikastolako Curriculum Proiektua (ICP), hankamotz geratzen da ikastetxeak bere Hezkuntza Proiektuan garatutako filosofiarekin. Ondorioztatu genuen, Curriculuma ez dela gai ikasleen garapenean beharrezkoak diren jakituriak, balore edota gaitasunen barneratzea bermatzeko.Gabezia hauen arrazoia, Hezkuntza Sistema estandarizatu eta zurrun batera moldatzeko saiakeran, eta beronek proposatzen dituen baliabideak txertatzean dagoela ondorioztatu genuen. Horrela, denboraren poderioz, herrietako izaera eta nortasuna kontuan hartzen ez dituen Curriculum bat izatera heldu gara. Honek, hainbat arazo eta egoera arriskutsu sortarazi ditu, horietako nagusia, gure herriko jakituria eta kulturaren transmisioa eten egin dela. Hori dela eta, gure herriko balore, jakituria eta izaera barnebilduko dituen curriculum baten beharra dagoela ondorioztatu genuen.Herri Curriculum bat sortzeko hautua ez da gure burutazio hutsa izan, Euskal Herri mailan ugariak dira gisa honetako proiektuak. Gure herriak, betidanik izan du hezkuntzarekiko sentsibilitate handia eta hainbat eratako lanak eta borrokak burutu ditu. Euskal Herriko historia hurbilean, ikastolen mugimendua jarri dezakegu horren adibide gisa, herriz herri, hezkuntza euskaldun eta berritzaile bat garatzeko unean, norbanako eta kolektibo ezberdinak batzea lortu zuena. Horretaz gain, gure helburua garatu duten proiektuak ere aurki ditzakegu, hala nola Euskal Curriculuma edota herri mailara joaz Orio, Azpeitia edota Arrasateko Herri Curriculumak esaterako. Oriokoa litzateke azken adibidea.Espainiako Estatuko gobernuak inposatzen ari den hezkuntza erreforma atzerakoiak ere, LOMCE bezala ezagutzen denak, eragina izan zuen herri mailako hezkuntza baten beharrezkotasunaz ohartarazteko. Ez dugu hezkuntza sistema orokortzaile eta doktrinatzaile batean sinesten, herritik eta herriarentzako hezkuntza batean baizik. norbanako guztiok ezinbestekotzat jotzen dugu, herriko izaerara moldatzen den zentroak izan behar ditugula eta hezkuntza herriko denon ardura dela, hori dela eta, izaera horri erantzungo dion proiektu pedagogiko bat behar dugunaren ustea sakona dugu.

Orioko Curriculuma sortzen;

https://www.youtube.com/watch?v=b9zFk1lPuMk

viernes, 3 de abril de 2015

Sekuentzia didaktikoa XXI. mendean

Azken urteotan hezkuntzaren mundua birplanteatzen ari dela esan genezake. Horrela, lehen hitz gakoa "jakituria" bazen, gaur egun "konpetentzia" hitza bilakatu da.

Konpetentziak, definitzeko erraza ez den zerbait da, baina bizitzan zehar sortuko diren arazoei aurre egiteko pertsona orok behar duen zerbait dela esan genezake. Horregatik, jokabide, prozedura eta osagai kontzeptualak, aldi berean eta modu elkarlotuan, mugiarazten diren ekintzak dira. Konpetentzien ikasketa ez da ikasketa mekanikoa, eta adierazgarritasunak eta funtzionalitatea garrantzia gehiago dute.

Baina nola inplementatu hau hezkuntzan? Zela hezten da konpetentzietan? Xavier Roegiers jaunaren 
"¿Qué es el EPC? Enfoque por las competencias y pedagogía de la integración explicadas a los educadores" lanean era argi batean azaltzen du konpetentzien inguruko lanketaren oinarriak.



Goiko galderen erantzunei so eginez gero, nahiz eta hasiera batean 3. ikasleak badirudien gaizki egiten duela ariketa, konpetentzietan oinarrituko bagina, hiruretatik bakarra da era egoki batean adierazi eta hizkuntza egoki bat erabiltzeko gai dena. Beraz, XXI. mendeko irakasle gisa, garrantzitsua da gure fokua konpetentzietan ezartzea eta gainera gure jarduna honen baitan koherentea bilakatzea.

Konpetentzietan hezteko erronkari erantzuteko unean, Sekuentzia Didaktikoek ezinbesteko papera izango dute. Hots, sekuentzia didaktikoak ikasle konpetenteak hezteko bidean eman behar diren pausuak dira. Hots, gure hezkuntza ereduaren ideiak ikasgelara eta errealitatera (praktikara) eramateaz arduratzen da. Sekuentzia didaktiko bat diseinatzerako unean, honako galderei erantzuten saiatu behar gara, zer irakatsi nahi dugu eta nola?

Horrela, Sekuentzia Didaktiko bat diseinatzerako unean, hiru oinarri izan behar ditugu kontuan:
  • Landuko den materiaren helburu (konpetentzia) espezifikoak eta proiektua aurrera eramango duen jarduera nagusia (azken xedea).
  • Landuko ditugun zeharkako konpetentziak eta horiek lantzeko erabiliko ditugun metodologiak.
  • Aurrera eramango dugun ebaluazio mota eta ebaluatzeko metodologia.

Guzti hau garatzerako unean, hiru pauso edota zehaztapen maila jarraitzea proposatzen dugu, 

  • Lehenengo zehaztapen maila: proiektuaren muina.

  • Bigarren zehaztapen maila: proiektuaren faseak. 
  • Hirugarren zehaztapen maila: egunez eguneko programazioa
Lortu nahi ditugun helburuak finkatzea da helburua, horrela landu nahi ditugun konpetentzia espezifikoak zein zeharkakoak erabakiko ditugu. Horretarako gainera, nola lortuko ditugun helburu hauek finkatu beharko dira, erabiliko den metodologia hain zuzen ere.  Azkenik, proiektu guztia nola ebaluatuko dugun erabaki beharko da, Zertarako ebaluatu? Zer ebaluatu? Nork eta noiz ebaluatuko du zer? Nola ebaluatuko da? galderei erantzun beharko diegularik.

Klase bakoitza diseinatzerako unean, lau fase bereiztea proposatzen dugu: Sarrera edo hurbilpen fasea; garapen fasea; ekoizpen aurreko hausnarketa fasea; ekoizpen edo aplikazio fasea eta ekoizpen edo aplikazio ondoko hausnarketa fasea.

Askotan esan ohi den bezala, irudi batek mila hitz baino gehiago balio izan ohi du, eta azpiko taulan finkatzen dira sekuentzia didaktiko bat diseinatzeko orduan gure ustez kontuan izan behar diren puntu garrantzitsuenak.














IKERKETA METODOAK







BEHAKETA

Behaketa, definizioz errealitatea zuzenean deskribatzeko ahalegintzat ulertu ohi da. Beraz, gertaera bere ingurune naturalean sortzen den eran deskribatzea luke helburu. Kasu honetan, ikastetxeko errealitatean kokatuko gara. Beraz, Irakasleak eta ikasleen arteko komunikazio eta jokabide modu zehatzei buruzko informazioa jasotzeko tresna gisa erabili dezakegu

Dena dela, behaketa egin eta bertan jasotako informazioa interpretatu aurretik, baldintza batzuk hartu behar dira kontuan. Behaketa behatzailearen ikuspegiaren araberako izango da beti, horregatik errealitatearen ikuspegi zatikatua bakarrik jaso dezake. Bestetik behatutako jokaera oro egoeraren berezko faktoreek eragiten dute eta jokaera hori sortu duten hasierako baldintzak zehaztea beharrezko izan arren, ez da hori egingo.

Bestetik, pertsonen jokaera behatuko dugunez, rol-joko bat dela ezin ahantzi dezakegu (hauek interpretazio subjetiboak dituzte).

Bukatzeko, ikertzailearen balio-hierarkiak, ikasitakoak, jasotako edukiek eta kulturak behaketan eta datuen interpretazioan eragitearen arriskua izan behar dugu kontuan, beti egongo baita aukera behaketaren objeturen batekin enpatizatzeko eta aurkako jarrera pizteko.

Behaketa egiten hasi aurretik zehaztu beharrekoa:

1.1 ZER BEHATU NAHI DA?
> Parte-hartzaileak
Subjetu eta objetuak
> Ingrurunea
Ematen dira portaerak testuinguru soziokultural zehatz horrtean kokatu behar ditugu, behatu duguna, testuinguru horren arabera ulertu behar da ezinbestean. Hau da, zer nolako portaerak ahalbidetzen, onartze, bultzaten edo ekiditen ditu ingururne horrek? Inguruak portaeran duen eragina..

1.2 DATUAK NOLA ERREGISTRATU DIREN pentsatu eta antolatu behar dugu.

jueves, 2 de abril de 2015

euskera eta eleaniztasuna

Hezkuntza euskaldunari dagokionez, eskolek ikasleen gaitasunak euskaraz bermatzen dituzte, honekin batera curriculumaren garapena eta inguruko kultur jardueretan ikasleen parte-hartzea ere bermatu nahi dituztela uste dugu.

Ikastetxeetan hezkuntza eleanitza eskaintzen dute: euskara, gaztelania eta ingelesez komunikatzeko gai izatea eta frantsesa ezaugutzea batzuetan. 

Eguneroko jardunean hizkuntzen ezagutza eta euskararen erabilera bermatzea nola islatzen den azaltzeko esan beharra dago ikasleak 2 urtetik euskaraz ikasten dituztela ezagutu ditugun ikastetxeetako ikasleek ikasgai guztiak. 6 urtetik aurrera gaztelania ere sartzen dute euren materietan, hau da, ikasgai bat hizkuntza honetan ematen dutela eta 4. mailatik aurrera ingelesez ematen dute Gorputz Hezkuntza. Frantsesa hautazkoa da.

Beste hizkuntzei dagokionez jarduera desberdinetan parte hartu ahal izaten dute. Adibidez, frantsesa lantzeko, trukaketa egiten dute bertoko ikasleek Frantziako ikastetxe bateko ikasleekin; ingelesa lantzeko aldiz, beste herrialde batzuetara joaten dira trukaketak egitera. Gainera, Europa mailako ikastetxeen arteko lehiaketetan ere parte hartzen dute eta modu honetan, ikasleek euren hizkuntza gaitasuna ingelesez ere erakutsi ahal izaten dute. 

Ikasleen ama hizkuntzari dagokionez, ikasleen kopururik altuena batzen duen hizkuntza oraindik ere gaztelania dela ikusi dezakegu. Kontuan hartu behar da, hala ere, ikasleen jatorrizko hiri eta herri printzipalenak ez direla, berez, herri euskaldun petoak, euren deskribapen soziolingüistikoan oraindik hizkuntza biak maila altu batean erabili egiten direlako. Aldi berean, herri txikitatik (berez euskaldunagoak diren herrietatik) datorren ikasle kopurua murriztuagoa da.






Euskara ikasgelako hizkuntza bihurtzen da eta beraz, etorkizunean erabili ez dutenaren arriskua argi ikusten da. Ikastolan Hizkuntzak zelan lantzen diren aztertu dugu eta konturatu gara Hizkuntza Arloen helbururik nagusiena ikasleen Hizkuntza Komunikaziorako konpetentziaren garapena lortzea dela.



Ikasleei euskaraz hitz egiten zaie. 2 eta 3 urteko geletan, ama hizkuntza bezala euskara ez dutenei, batzutan , gaztelaniaz hitz egiten zaie. Ikasle gormutuekin edo atzerritik etorritakoekin besteekin bezala jokatzen da. Ahal den neurrian euskaraz egiten zaie, gaztelaniez ez dakitenekin. Indartzen neurri batzuk aplikatzen zaizkie komunikazio arloan baina ez zaie hizkuntza frogarik egiten eta ama hizkuntza dutenei ematen zien tratera berdina ematen zaie. 






Ikasle heldu berriei hitz egiten dituzten hizkuntzen inguruko informazioa galdetzen zaie nahiz eta frogarik ez egin. 

Euskara indartzeko saio intentsibo bereziak egiten dira 3 eta 4 urtekoentzat. Kasu batzutan 5 urteko ikasle batzuk ere egiten dute. 

Atzerriko Hizkuntzak:

Ingelesarekin 4 urterekin hasten dira.  Abestien, ipuinen eta errutinen bidez ikasten dute, guzti honen azalpenak keinuen bidez egiten dira eta abestien kasuan eurak ere keinuak eta hitzak errepikatzen dituzte. Hiztegia ere irakasten da eta errepikapen era irudien bitartez barneratzen dute. 

Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, gaztelaniari, euskarari eta ingelesari ematen zaio asteroko orduen kopurua berdina da. 4 ordu bakoitzak. Gainontzeko ordu guztiak euskaraz. 




IKASKUNTZA IRAKASKUNTZA PROZESUA


ZER DA IKASTEA?

Eraikuntza pertsonalean oinarritzen den prozesu aktibo bat dela ulertzen da. Pertsonaren ikuspegi osoa eta integrala kontuan hartzen duena, garapen guztia, eta ez soilik kongnitiboa. Ikasketa hau kolektiboak egiten da, elkarrizketa dialogikoan oinarriturik egiten den prozesu interaktiboa da, elkarrengandik ikasten dugu. Ikasketa hau beharretatik eta nahietatik abiatzen da eta egindako galderen arabera aurrerapasuak ematen dira prozesuan. Ikaskuntza eskolan eta eskolaz kanpo ingurune guztian gauzatzen da, eta kolektiboan egiten denez, soziala da.

Guzti hau ikaslea bizi eta garatu den testuinguruan kokatu behar dugu. Horrela, aurrezagutzak prozesu honen eskeman oinarrizkoak direla ulertzen da. Hauek, ezagutza berriekin kontaktuan jartzean, aldatu edo egokitu egiten dira desoreka bat sortuz eta eskema berriak sortzen ditugu.
Isabel Solé-ek aipatzen duen gisa, kalitatezko hezkuntza bere gaitasunen arabera ahal duten guztia ikastea bada, bultzatu beharreko ikaskuntza sakonekoa da. Hain zuzen ere, ikaskuntza mota honek bermatzen du ikasleak ikasteko gogoa izatea, errealitatearekin erlazioak egitea, esanahiak ulertzen saiatzea, dakienarekin eta ikasitakoarekin erlazioak egitea... Dena dela, hau gerta dadin, ikas-irakas prozesuan baldintza batzuk eman behar dira. Baldintza hauei hurrengo atalean egingo diet erreferentzia.




ZER DA IRAKASTEA?

Zenbait autoreren arabera, irakastea, ikasleari garapen pertsonala bermatze bidean, errealitatea ulertu eta bertan haritzeko ikasketa prozesuan laguntzea da.
Beraz, behin eskolaren antolaketaren irudia osatuta, irakastearen definizio orokor hori konkrezioetara jeitsi eta ingurune horretan irakasleak ikasleekin duen hartu-emana zehazten saiatuko naiz.
Lehenik eta behin, bizitza eta gizartea ulertzeko gakoetan norberak egin beharreko ariketa normala eta anormala kontzeptuekin lotua dago. Gelako ikasleekin anormalak eta normalak, ziontzoak eta gaiztoak, normalak eta “bereziak”...banaketak egin beharrrean, normalatasuna aniztasuna dela barneratzen saiatu behar gara. Hau ez da egun batetik bestera egiten eta sarritan gogorarazi beharreko kontua izan beharko da.
Behin, inklusioaren oinarria barneratuta, irakasle batek duen erronka nagusiena gelako giroa zaintzean dagoela ulertzen dut. Hau da, ikasleek esperientzia pozgarri eta atsegin bat bizi dezaten saiatu behar da irakaslea. Horretarako, modu eraikitzailean irakatsi behar dugu. Beste ezer baino lehen entzuten dakien eskola edo irakaslea izaten ikasiz. Irakasle batek badaki ikasleek badituztela aurrezagutza batzuk, beraz ikasleei entzunez, hauek non dauden jakin behar du. Nola dakite? Zer dakite? Horrela, ikaslearen testuingurua, bizipenak, ikasgelan sartzen dira. 

El educador que necesitamos para el siglo XXI. Francesco Tonucci 
https://www.youtube.com/watch?v=qCmVh-6SGkw